miércoles, 17 de abril de 2013



PRENTSA OHARRA. LABAKI BIZIRIK PLATAFORMA 2013-04-17
LANTZ-OLAGUE-ARITZUKO HARROBIA DELA ETA

Pasa den martxoak 14-ko N.A.O.-n agertutako informazioa dela eta, zeinen bidez gure ibarran ofitako harrobi bat inposatu nahi digutela jakin dugun, Anueko eta Lantz-eko herritarrak hurrengoa adierazi nahi dugu:

  1. Ez dugu gure lurraldearen aurkako inolako erasorik onartuko, eta helburu horrekin Labaki Bizirik! Herri plataforma sortu dugu.
  2. Ostiral honetan apirilak 19, arratsaldeko 8-etan, Anueko udaletxean burutuko den batzar informatzailera Anue eta Lantz-eko biztanle guztiak deitzen ditugu.
  3. Harrobiak gure ingurunea suntsitzea ekarriko luke, bai eta gure osasuna eta gure seme-alaben etorkizuna kaltetuko ere. Eraso honen aurrean Labaki Bizirik! plataformatik herritarrak informatu eta oposizioa  antolatuko dugu.
  4. Anue-ko, Lantz-eko eta inguruko herrietako udal ordezkarien laguntza izatea espero dugu, hartarako jada lehen kontaktuak eta bilerak hasi ditugu.
Harremanetarako posta elektronikoa: labakibizirik@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario